XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mito bat aztertzerakoan eman behar diren lehenengo pausoak hauek izango lirake beraz: a) Mitoaren gertaeren katea, ahal dugun esakuntza tipienetan adierazi beharko genuke.

b) Esakuntza bakoitza txartel batean idatzi.

d) Mitoaren barruan esakuntzari dagokion lekua adierazten duen zenbaki bat jarriko genioke fitxa bakoitzari.

Horrela esakuntzen zerrenda bat bihurtuko litzake mito bakoitza.

Baina esakuntza bakoitzak baditu bi atal nagusi: sujetua ta predikatua.

Esakuntzaren, mitemaren, muina beraz, sujetuaren eta predikatuaren arteko harremana, erlazioa izango litzake.

Hori, ordea, ez da mitemaren ezaugarri berezia, linguistikaren atal eratzaile guzien muina harreman, erlazio bat izatean datzalako.

Kontatu zaigunaren arauera zenbatutako esakuntza horiek, bi prolemen aurrean jartzen gaituzte.

Alde batetik, linguistikaren atal eratzaileak eta mitemak oinarrian erlazio berdina badute, zertan bereizten dira elkarrengandik?.

Bestetik, esakuntzak, mitoaren barruan dagokien lekuaren arauera zenbatzen baditugu, mogitu ezinik gelditzen dira, denboraren ardatzean betirako geldi, eta lehenago, denborari buruz, mitoan atzeman dugun bikoiztasuna ukatzen dugu.